Azken orduetan, 34 kasu berri atzeman dira Arrasaten, hamaika Bergaran, zazpi Oñatin, bosna Aretxabaletan eta Eskoriatzan, bi Elgetan eta bana Antzuolan eta Aramaion; guztira, 66.
Bestetik aipatzekoa da, azken astean, intzidentzia datuek gora egin dutela bailarako herri gehienetan, baina Antzuolan nabarmen apaldu dela; datu baxuena duen herria da une honetan. Azken datuaren arabera, 500etik beherakoa da antzuolarren intzidentzia (499,77), eta Jaurlaritzaren semaforoaren sisteman sartuko balitz –5.000 biztanletik gora izango balitu–, kolore gorriaren eta laranjaren artean kokatuko litzateke –laranjaren muga 499n bukatzen da eta gorria 500etik aurrera hasten da–.
Mapa honetan daude gainerako herrietako datuak ere:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Hedapenik ez, EAEn
Oinarrizko birsorkuntza datua –batez beste pertsona batek zenbat lagun kutsatzen dituen– 1etik beherakoa izan zen atzo Euskal Autonomia Erkidegoan. Bailarara gerturatuta, 0,98koa izan zen Araban eta 0,84koa Gipuzkoan. Hortaz, ondoriozta daiteke pertsona bakoitzak batez beste ez zuela beste bat kutsatu, eta hortaz, gaitza ez zela hedatu.
Datuei erreparatuta, 14.391 proba diagnostiko egin ostean, 935 kasu erregistratu ziren erkidegoan; proben %6,5ek eman zuen emaitza positiboa, alegia. Lurraldeka, 412 izan ziren Bizkaikoak, 407 Gipuzkoakoak, 109 Arabakoak eta zazpi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artekoak.
Ospitaleetan, 62 lagun ingresatu zituzten atzo, eta zenbateko hori gehituta, 610 dira EAEko sarean dauden pertsonak; horietatik 135 daude Zaintza Intentsiboetako Unitatean.
Nafarroako datuak, osatzeke
Nafarroako Gobernuak datuak argitaratu ahala eguneratuko da albistea