'Giapp' aplikazioa, elkarlanean emaitzak biderkatuz

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko eka. 12a, 11:22

Aplikazio bakar batean euskarazko tokiko hedabideek sorturiko ikus-entzunezko guztiak jasoko ditu Giapp aplikazioak. Hau da, gertuko bideoak nahieran. COVID-19ak teknologiaren beharra eta presentzia areagotu egin du, eta euskal komunikabideek esparru horretan zerbitzu osatua eskaini gura dute.

Ikus-entzunezkoen kontsumoak gora egiten jarraitzen du urterik urte, baina kontsumitzeko modua aldatu egin da. Telebistak urte luzez izandako nagusitasuna galdu du, eta bideoak ikusteko moduak biderkatu egin dira. Horregatik da garrantzitsua euskarri guzti horietan euskararen presentzia bermatzea, eta hori da hain justu elkarlan proiektu honek lortu gura duena. 

Europako herrialdeetan gizartearen %97ak dauka mugikor adimendu bat eskura, 2019an Deloittek argitaratutako Global Mobile Consumer Survey ikerketaren arabera. Txosten horren arabera gainera, erabiltzaileek denbora gehien bideo laburrak ikusteari eskaintzen diote mugikorrean.

COVID-19ak bideoen kontsumoa igo besterik ez du egin. Hala jaso du 2btube taldeak 2020ko martxoko konfinamenduari buruz egindako ikerketan. Aditzera eman dutenez, bideoen kontsumoak %55ean egin zuen gora, eta etxean egon arren, mugikorrak nagusi izaten jarraitu zuen ikustaldien %60a pilatuz.

Lankidetza

Elkarlanean bideratutako proiektua da Giapp. Goiena bera edota Tokikom ere, lankidetzaren emaitzak dira eta hor ikusten da elkarrekin lan eginda, gehiago lortzeko gai direla euskarazko komunikabideak. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntzari esker izan da posible proiektua bideratzea.

Tokiko hedabideentzat aurre pauso garrantzitsua da Giapp proiektua, sortutako edukia euskarri desberdinetan zabaltzeko aukera ematen duelako, esparru geografikoaren muga gaindituz. Aplikazioak bermatuko du tokiko edukia nonahi eskuragarri izatea, eta horrez gain, asmoa da funtzio gehiago garatzen joatea.

Aplikazioa

Diseinuari dagokionez, edukia garbi eta erraz erakusteari eman zaio garrantzia, betiere mugikorrean erabiliko dela kontuan izanda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak