Herenegun baino hiru positibo gutxiago erregistratu ziren atzo bailaran, baina jaitsiera ez da esanguratsuegia. Oraindik intzidentzia datu altuak daude Debagoieneko udalerrietan; horren erakusle da semaforoen sisteman sartzen diren herriak (5.000 biztanletik gorakoak) gorriz markatuta egotea. Nolanahi ere, biztanle gutxiago dituztenak ere tasa altua dute. Mapa honetan daude datu guztiak:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Bestetik, Hego Euskal Herriko egoerari erreparatuta, atzo egindako 12.994 probek 1.079 kasu berri baieztatu dituzte: 411 Gipuzkoan, 375 Bizkaian, 146 Araban, 138 Nafarroan eta bederatzi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Zehazki, proben %8,9k eman du emaitza positiboa EAEn eta %5,8k Nafarroan.
Ospitaleei dagokienez, 69 lagun ingresatu zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta orotara 950 daude ospitaleratuta; horietatik 198 Zaintza Intentsiboetako Unitateetan.
Bukatzeko, oinarrizko birsorkuntza datua 1,03koa da Araban (azken hiru egunetan 1etik beherakoa izan da) eta Gipuzkoan 0,89koa.