Gaur 16:00etatik aurrera hartu ahalko da txanda Arrasateko osasun zentrora (943 03 52 50) edo osasun-aholkularitzara daituta (900 20 30 50). Behaketa hilaren 18tik 20ra egingo da Kanpo Kontsulten eraikineko beheko solairuan, 15:30etatik 20:00ak arte. Ondoren, emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dituzte.
Ikasleak, ikastetxeetatik
Osasun Sailak azpimarratu du ikasleek ez dutela hitzordua eskatu behar; izan ere, ikastetxeetako zuzendaritza-taldeen bidez eskatuko da txanda.