Proba egiteko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik, gaur, 16:00etatik aurrera 943 03 52 50 telefonora deituz. Halaber, PCR probak egiteko egitura Debagoieneko ospitaleko Kanpo Kontsulten eraikineko beheko solairuan jarriko dute, azaroaren 18tik azaroaren 20ra arte, 15:30etik 20:00etara.
Bestalde, PCR lagina hartu nahi duten udalerriko ikastetxeetako ikasleek ez dute hitzordua eskatu beharko, hitzordua ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin antolatuko baita. Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dituzte.