Jarduera fisikoa aire zabalean:
1. Egin daiteke jarduera fisikoa eta kirola taldeka (korrika egitea, bizikletaz ibiltzea)?
Intentsitate baxuko aire zabaleko jarduera fisikoa, hala nola kalean edo ingurure naturalean paseatzea, bakarka nahiz gehienez 6 pertsonako taldeetan egin daiteke.
Intentsitate altuko aire libreko jarduera fisikoa, hala nola korrika egitea, bizikletan ibiltzea, irristatzea eta abar, bakarka baino ezin da praktikatu. Ondorioz, ez dago baimenduta taldean korrika eta txirrindularitza tropelean egitea.
2. Posible al da talde bateko pertsonen arteko harremana?
Ez, ezin da kontakturik egon.
3. 6 pertsona baino gehiagoko taldea bagara, ezin dugu denok batera kirola egin aire zabalean?
Lehenengo galderaren erantzunean taldeka egin daitekeen jarduera bakarra oinez ibiltzea edota paseatzea dela zehazten da. Bakarrik, gehienez 6 laguneko taldeetan ibili daiteke.
4. Baimentzen al da taldeen arteko harremana?
Ez, ezin da kontakturik egon.
5. Talde bakoitzean arduradun bat egon daiteke?
Bai, talde bakoitzean arduradun bat egon daiteke, betiere taldeen artean distantzia badago eta talde horiek behar bezala mugatuta badaude.
6. Pertsona bat izan daiteke talde bat baino gehiagoren arduraduna aldi berean?
Bai, pertsona bat talde bat baino gehiagoren arduradun izan daiteke, betiere taldeen artean distantzia badago, eta talde horiek behar bezala mugatuta badaude.
7. Nahitaezkoa al da maskara erabiltzea jarduera fisikorako eta kirolerako?
Aire zabaleko jarduera fisikoan, nahitaezkoa da maskara erabiltzea hiriguneetako ibilbideetan edo jendea biltzen den lekuetan. Maskara ez da derrigorrezkoa mendi ibilaldietan.
8. Derrigorrezkoa al da maskara erabiltzea udalerrian eta ondoko udalerrian oinez edo bizikletaz ibiltzeko?
Bai, nahitaezkoa da.
9. Baimenduta al dago ehiza-jarduera modalitate guztietan, bai eta ibaiko eta itsaontziko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza ere, modalitate guztietan?
Bai, baimenduta dago, betiere pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia errespetatzen bada. Hala ere, ezarritako mugikortasun-mugak errespetatu behar dira.
10. Nahitaezkoa al da maskara erabiltzea ehiza-jarduera guztietan, bai eta ibaiko, itsasoko, kiroleko eta aisialdiko arrantzako modalitate guztietan?
Bai, nahitaezkoa da, nahiz eta pertsonen segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan.
11. Zein da baimendutako edukiera kirol-eremuetan, patinaje-pistetan (skating) edo aire zabaleko erabilera publikoko espazioetan?
Esparruaren azalerako 4 metro koadroko gehieneko edukieran pertsona 1.
12. Nori dagokio erabilera publikoko espazio horiek antolatzea, bai eta garbitasun eta higiene-baldintzak bermatzea ere?
Udalerriei dagokie.
13. Mugakide duzun udalerrira joan zaitezke jarduera fisikoa aire librean egiteko?
Bai, aire zabaleko jarduera fisikoa egin daiteke zure udalerrian edo aldamenekoan. Bertara joateko zure ibilgailuan joatea baimenduta dago.
Kirol-instalazioak (Igerilekuak barne)
14. Baimenduta al dago kirol-instalazioetan banaka kirola egitea?
Bai, instalazioaren berezko protokoloak errespetatuz. Nolanahi ere, LABIko Batzorde Teknikoak aldagela kolektiboak ez erabiltzea gomendatu du.
15. Baimenduta al dago kirol instalazio itxietan kirola taldeka egitea?
Ez, taldeko edozein kirol-jarduera eten egiten da. Kirola, bakarka bakarrik egin ahal izango da. Ezin izango da kiroldegiko kantxak, frontoiak, etab., alokatu kirola taldeka egiteko. Salbuetsita daude gimnasioetan programatutako ikastaroak edo jarduerak, Dekretuak ezarritako neurriak jarraituz, betiere maskara erabilita, gehienez 6 laguneko taldeetan, pertsonen arteko segurtasun distantzia eta %50eko edukiera errespetatuz.
16. Derrigorrezkoa al da maskara erabiltzea gimnasioetan programatutako ikastaroetan edo jardueretan?
Bai. Dekretuak baimendutako taldeka egiten diren kirol-jardueretan, hala nola gimnasio, kiroldegi,… programatutako ikastaroetan edo jardueretan, maskara erabiltzea nahitaezkoa da uneoro. Transmisio-arrisku handiko testuingurua da. Ez da gomendatzen aldagelak erabiltzea.
17. Zein da kirol-instalazioetan, igerilekuak barne, baimendutako gehieneko edukiera?
Baimendutako gehieneko edukieraren %50 izango da.
18. Aldagelak eta dutxa-guneak erabili daitezke?
Baimenduta badago ere, instalazioaren berezko protokoloak, babes-arauak eta pertsonen arteko gutxieneko distantzia fisikoa 1,5 metrokoa izanik, LABIko Batzorde Teknikoak aldagela kolektiboak ez erabiltzea gomendatu du.
19. Ikastaroak edo jarduerak taldeka egin daitezke?
Bai, baina parte hartzaileen gehieneko kopurua 6 pertsonakoa izango da taldeko, eta ezingo da harremanik izan taldeko pertsonen artean.
20. Klase batean talde bat baino gehiago egon daitezke aldi berean?
Bai, baldin eta %50eko gehieneko edukiera gainditzen ez bada, taldeen arteko distantzia errespetatzen bada, ondo mugatuta badaude eta taldeen arteko harremanik ez badago.
21. Taldeko arduradunak izan al dezake harremanik kirolariarekin?
Ez, kontaktua ez dago baimenduta inoiz.
22. Pertsona bat izan daiteke talde bat baino gehiagoren arduraduna aldi berean?
Bai, pertsona bat talde baten baino gehiagoren arduraduna izan daiteke.
23. Talde adina arduradun egon al daitezke?
Bai, talde bakoitzean arduradun bat egon daiteke, eta ezin da haien artean kontakturik izan.
Entrenamendu eta lehiaketa profesionalak eta erdi-profesionalak
24. Zeintzuk dira baimenduta dauden lehiaketak?
Urriaren 26ko 36/2020 Dekretuan lehiaketa profesional eta erdi-profesional gisa izendatutakoak baimentzen dira.
25. Zeintzuk dira lehiaketa profesionalak?
Futbolean Santander eta Smartbank Ligak eta saskibaloian Endesa Liga (ACB). Baita Liga hauetan parte hartzen duten taldeen nazioarteko lehiaketak ere.
26. Zeintzuk dira lehiaketa erdi-profesionalak?
Egutegi ofizialeko estatuko eta nazioarteko lehiaketa ezberdinak eta baita Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketak ere; hauek guztiak kategoria absolutuan. Atal honetan sartzen dira ere kirol autoktonoen goreneko lehiaketak maila absolutuan.
27. Zeinek entrenatu dezakete talde-mugarik gabe eta mugikortasun-murrizketarik gabe?
Lehiaketa profesionaletan eta erdi-profesionaletan parte hartzen dutenak; Basque Team-eko kirolariak eta teknikariak; eta goi-mailakotzat izendatutakoak.
28. Derrigorrezkoa al da maskara erabiltzea?
Kirol profesionalean edo erdi-profesionalean maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, jarduera fisikoa egiteko berariazko unean izan ezik.
Entrenamendu eta lehiaketa federatuak
29. Entrenatu dezake kirolari federatu batek?
Bai, bakarka edo gehienez 6 pertsonako taldeetan entrenatu dezake.
30. Lehiatu dezake kirolari federatu batek?
Ez, eten egiten da aurreko puntuen arabera profesionaltzat edo erdi-profesionaltzat hartzen ez den lehiaketa oro.
31. Entrenamenduak egiterakoan, nolakoa izango da antolaketa?
6 pertsonako taldean entrenatu ahal izango da, eta talde bat baino gehiago egon daitezke aldi berean. Arduradun bat egon daiteke talde batekin baino gehiagorekin. Azpitaldeen artean ezingo da kontaktu fisikorik egon.
32. Joan al daiteke kirolari federatu bat bizi den udalerritik edo udalerri mugakidetik kanpo entrenatzera?
Ez, norbere udalerrian edo ondoko udalerrian bakarrik entrenatu ahal izango da.
33. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa al da?
Bai, une oro, jarduera fisikoaren une espezifikoan izan ezik.
34. Joan al daitezke erakundeko teknikariak (klubeko arduraduna, osasuneko arduraduna, entrenatzaileak) beren eginkizunak betetzera,nahiz eta beren bizilekua ez izan lan egiten duten erakundearen egoitza bera?
Udalerri mugakideen kasuan, normaltasunez joan ahal izango da. Teknikariak mugakidea ez den udalerri batean bizi badira, erakundearekin lan-harreman edo erakunde- ordezkaritzako harremana badute soilik joan ahal izango dira.
Eskola kirola
35.Zer jarduera egin dezakete eskola kirolean parte hartzen duten umeek?
Gaur egun, Eskola Kirolaren Programan izena emanda dauden erakundeetan (kirol klubetan, guraso-elkarteetan eta ikastetxeetan) irakaskuntzako barne-jarduerak (entrenamenduak) egin daitezke.
36. Eta lehiaketa?
Eskola-adineko kirolariei zuzendutako lehiaketa guztiak, federatuak barne, etenda daude.
37. Talde bat ikasturte bereko ikasleek osatzen badute eta jarduera ikastetxean egiten bada, entrenatzeko orduan 6ko taldetan banatu behar dute?
Bai, beren jarduera sei lagunetik ondo mugatutako taldeetan egituratu beharko dute, ikastetxe bakoitzaren protokoloa betetzeaz gain.
38. Joan al daiteke kirolari bat dagokion erakundera entrenatzera, erakunde hori bizi den udalerritik kanpo egon arren?
Ez, mugakide den udalerri batean badago bakarrik. Hala ere, kirol-jarduera kirolariak ikasketak egiten dituen ikastetxean bertan egiten bada, eta eskola-ordutegia amaitu ondoren egiten bada, ez da irizpide hori kontuan hartuko, eta kirol-jarduera egin ahal izango da.
39. Entrenamenduak egiteko orduan, nola antolatu behar naiz?
Ikastetxeetan eta instalazio publiko edo pribatuetan ematen diren entrenamenduek bertan ezarritako protokoloak errespetatu beharko dituzte, eta ondo mugatutako seiko taldeetan egituratu beharko dira, aldi berean talde bat baino gehiago egon daitezkeelarik. Azpitaldeen artean ezingo da inolako kontakturik egon. Teknikariei dagokienez, azpitalde bakoitzariezin bazaio bat esleitu, arduradun bat egon daiteke talde batekin baino gehiagorekin.
40. Joan al daitezke erakundeko teknikariak (eskola-kiroleko arduraduna, osasun-arduraduna, entrenatzaileak) beren eginkizunak betetzera, nahiz eta beren bizilekua ez izan lan egiten duten erakundearen egoitza bera?
Udalerri mugakideen kasuan, normaltasunez joan ahal izango da. Teknikariak mugakidea ez den udalerri batean bizi badira, erakundearekin lan-harreman badu soilik joan ahal izango da.
Lehiaketak. Kirol-ekitaldi eta ikuskizunak
41. Zein da kirol-lehiaketa, ekitaldi edo ikuskizun bat publikoa bertaratzeko prozedura?
Arriskuak murrizteko plan-protolo bat eduki beharko da, Osasun Publikoaren Zuzendaritzak ebaluatu dezan. Protokolo-plan hori erakunde eskudunei aurkeztuko zaie, lehiaketa garatzeko baimena eskatzeko.
42. Zein da eskumena duen erakundea lehiaketa garatzeko baimena eman behar duena?
Baimena ematea bidezkoa denean, erakunde eskuduna egoera arruntean eskuduna dena izango da.
43. Nor joan daiteke kirol-lehiaketa, ekitaldi edo ikuskizun bat ikustera?
Ekitaldia egiten den Udalerrian egoitza dutenak eta ondoko udalerrietan bizi direnak. Nolanahi ere, LABIko Batzorde Teknikoak gomendatu du publikoa ez dadila joan instalazio itxietan egiten diren lehiaketetara.
44. Nahitaezkoa al da maskara erabiltzea kirol-lehiaketa, ekitaldi edo ikuskizkizunetara joaten den jendearentzat?
Bai, maskara nahitaez erabili behar da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan.
45. Onartzen al da zutik egotea kirol-lehiaketa, ekitaldi edo ikuskizkizun batean?
Ez, jendea eserita egon beharko da, aurrez esleitutako eserlekua beharko da, segurtasun-distantzia eta edukiera-mugak errespetatu beharko dira. Nolanahi ere, gogorarazten da LABI Batzorde Teknikoak gomendatu duela publikoa ez dadila joan instalazio itxietan egiten diren lehaiketetara.
46. Zein da instalazio itxietan baimendutako gehieneko edukiera?
Gehieneko edukiera baimendutako edukieraren %50 izango da, gehienez ere 400 pertsonakoa. Nolanahi ere, gogorarazten da LABI Batzorde Teknikoak gomendatu duela publikoa ez dadila joan instalazio itxietan egiten diren lehaiketetara.
47. Eta instalazio irekietan?
Baimendutako gehieneko edukiera baimendutako edukieraren %50 izango da, 600 pertsonaraino gehienez.
48. Derrigorrezkoa al da 1,5 metroko segurtasun-tartea mantentzea lehiaketetara bertaratutako ikusleen artean, aire zabalean, hala nola arraunean, atletismoan, errepideko txirrindularitzan, automobil-rallyetan eta antzekotan?
Bai, nahitaezkoa da 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantentzea.
49. Nolakoa izan behar du kirol-instalazioetan egiten diren lehiaketetara joaten den publikoaren antolamenduak (harmailen antolaketa)?
Banaketa homogeneoa egingo da instalazio osoan. Pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak erabiliko dira.