Urri amaieran hasieran baino 348 langabe gutxiago zeuden Debagoienean

Txomin Madina Milikua 2020ko aza. 4a, 14:56

Hasi baino 348 langabe gutxiagorekin amaitu zen urria Debagoienean. Hilabetea bukatzean, 2934 langabe zeuden bailaran, eta langabezia tasa %9,41ean kokatu zen, irailean baino 1,1 puntu gutxiago.

Datuak herrika aztertuta, Debagoieneko herri guztietan egin zuen behera langabe kopuruak urrian. Langabezia  tasari dagokionez, Aramaio da une honetan txikiena duena: %2,12. Beste muturrean aldiz, Arrasate dago, %12,85ekin.

  Langabeak urrian Langabeak irailarekin alderatuta Langabezia tasa
Antzuola 74 -9 % 6,66
Aramaio 16 -3 % 2,12
Aretxabaleta 274 -32 % 7,95
Arrasate 1.341 -101 % 12,85
Bergara 596 -104 % 8,25
Elgeta 41 -4 % 7,11
Eskoriatza 161 -35 % 7,93
Leintz Gatzaga 8 -1 % 5,80
Oñati 424 -59 % 7,80
Debagoiena 2.934 -348 % 9,41

EAEn behera eta Nafarroan gora

Hego Euskal Herriko datuei erreparatuta bestalde, lurraldeen arabera langabeziak bilakaera ezberdina izan zuen joan den hilabetean: Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan behera egin zuen, Nafarroan aldiz, gora.

Hala, Euskal Autonomia Erkidegoan 6.287 langabe gutxiagorekin amaitu zen urria, eta gizarte segurantzan 12.421 afiliatu gehiagorekin. Une honetan 138.471 pertsona daude lan barik.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuorde Elena Perez Barredok gaur egin duen agerraldian azaldu du urriko datuak itxaropentsuak direla, bere esanetan erakusten dutelako jarduera ekonomikoari berriro ekiten zaionean enplegua azkar suspertzen dela. Dena den, gaineratu du lan merkatuaren egiturazko akatsak mantendu egiten direla. 

Nafarroan, bestalde, langabeziak gora egin zuen urrian: hilabete bukaeran, hasieran baino 763 langabe gehiago zeuden bertan. Guztira 38.908 pertsona daude lanik barik Nafarroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak