Aste honetan erabakiko du Urkulluk neurriak zorroztu edo ez

Uxue Igarza Loiola 2020ko aza. 2a, 15:00

Lehendakariak Euskadi Irratian esan duenaren arabera, azken neurri murriztaileen eraginkortasuna aztertzeko hamar bat egun beharko dira, eta hortaz, eguazten edo eguenera arte itxarongo du erabakia hartzeko.

Datozen egunetan –bilakaera epidemiologikoaren arabera– erabakiko du lehendakariak zeintzuk izango diren hemendik aurrera hartu beharreko neurriak. Dena den, aurreratu duenez, aukera bat baino gehiago ditu mahai gainean.

Etxeko konfinamendua baztertzen ez duen arren, lehenengo bestelako neurriak  har daitezkeela esan du, batez ere "osasuna eta ekonomia babesteko"; esaterako, ezinbestekoak ez diren jardueren ordutegiak zorroztea edota etxeratzeko ordua aurreratzea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak