459 positibo berri baieztatu dituzte Gipuzkoan

Maialen Santos 2020ko urr. 25a, 12:43

Osasun sailak jakitera eman duenez, atzo 11.088 proba egin zituzten EAEn –aurreko egunean baino 2.807 gutxiago– eta horietatik 1.012k eman zuten positibo –aurreko egunean baino 200 gutxiago–. Berriro ere, Gipuzkoan erregistratu dituzte positibo berri gehien: 459, zehazki. 

Azken orduetan hauteman dituzten 1.012 positiboak honela banatuta daude, lurraldeka: 99 Araban, 443 Bizkaian, 459 Gipuzkoan eta beste erkidego batzuetako 11 kasu.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 36 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta gaitza duten 74 pertsona daude ZIUetan ingresatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak