Positiboek goraka jarraitzen dute: Gipuzkoan 620 baieztatu dituzte azken orduetan

Maialen Santos 2020ko urr. 24a, 13:16

Inoizko daturik handiena erregistratu dute azken orduetan EAEn; zehazki, 1.212 koronabirus kasu positibo berri. Gipuzkoak jarraitzen du izaten kasu berri gehien zenbatu dituen lurraldea, guztira 620.

Atzoko egunean zehar egindako 13.895 probek 1.212 positibo zenbatu dituzte. Lurraldeka, honela daude banatuta positiboak: Gipuzkoan 620, Bizkaian 452 eta Araban 136. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 61 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta 71 pertsona daude ZIUetan ingresatuta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak