Inoizko zenbateko handiena izan zen atzokoa, guztira, egun bakarrean, 43 kasu erregistratu baitzituzten bailaran. Orain arteko langa 36 kasutan zegoen (hilaren 15ean erregistratu zen datua), baina atzokoak txiki utzi du zifra. Era berean, Gipuzkoan eta Hego Euskal Herrian ere goia jo dute kasuek.
Bailarara etorrita, honako mapa honetan daude datu guztiak eguneratuta:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
1.626 positibo guztira
Atzo 17.121 PCR proba egin zituzten Hego Euskal Herrian eta 1.626 kasu baieztatu ziren: 593 Nafarroan, 503 Gipuzkoan, 423 Bizkaian, 96 Araban eta hamaika bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Ospitaleetan, berriz, 82 lagun ingresatu zituzten atzo, eta azken datuen arabera, 731 daude Hego Euskal Herriko ospitaleetan; horietatik, 106 ZIUn.
Bestalde, gaur arratsaldean, Eusko Jaurlaritzan, Euskadiko Babes Zibileko Planeko Aholku Batzordearen bilera egingo da, eta neurri berriak iragarriko dituzte pandemiari aurre egiteko. Bestetik, Auzitegi Nazionalak dagoeneko esan du Jaurlaritzak proposatutako neurrietako bat ezingo dela indarrean jarri; hain zuzen ere, bilerak seiko taldeetara murriztea.