Udanatik sartuko da Espainiako Vuelta, gaur, Debagoienera

Xabier Urtzelai 2020ko urr. 20a, 11:30

Kanpanzarko gainean jende asko batu zen 2012an, Vuelta ikusteko gertu.

Espainiako Vueltako lehenengo etapa hasiko dute pare bat ordu barru Irunen (13:15), eta arratsaldeko lehenengo orduan Udanako mendatetik (15:40) sartuko dira ibarrara. Antolatzaileek eskatu dute jende pilaketak saihesteko lasterketa errepide bazterretik beharrean telebistatik jarraitzeko.

Ikusteko dago Espainiako Vuelta Debagoieneko errepideetatik pasatzen denean beste urte batzuetako irudia errepikatzen den ala ez, hau da, jendea ziklistak animatzeko bide bazterrean batzen den ala ez. Pandemia egoera tarteko halakorik ez egiteko eskaera egin dute, eta besteak beste, Arrateko mendatean ez da publikorik egongo, mendatea bera itxi egingo dutelako. Debagoienean, baina, Udanako mendatea igoko dute 15:40 inguruan, ondoren Elgetatik pasako dira lehenengoz 16:20 inguruan eta Eibarrera jaitsiko dira Bergaran tarteko esprinta egiteko (16:55) eta Uberatik Elgetara igoko dira ostera ere (17:05). Behin Karabieta bigarren aldiz pasata (17:08) Eibarrera jaitsiko dira Arrate igotzeko (Helmuga, 17:30). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak