Errepidea itxiko dute Oñatin gaur, martitzena, Espainiako Vuelta pasatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urr. 20a, 07:31

Espainiako Vuelta 2012an Kanpanzar gainera heltzen

Irun eta Arrate arteko etapa egingo dute txirrindulariek gaur hasiko den Espainiako Vueltan eta Oñatitik ere pasako da tropela. Udanara 15:30 eta 15:45 tartean iristea aurreikusten dute antolatzaileek eta orduan erabat itxiko dute GI-2630 errepidea, Udanatik Elorregira.

Gaurko etapan Udanatik Elorregi aldera pasako dira txirrindulariak arratsaldean eta hori gertatzen denean zirkulaziorako itxi egingo dute Oñati zeharkatzen duen GI-2630 errepidea. 15:00-15:15tatik aurrera, Espainiako Itzuliko ibilgailuak pasatzen hasi ahala, errepidea tarteka itxiko dute zirkulaziorako, baina lehenengo txirrindularia heltzen ari dela jakinarazi bezain pronto, errepidea erabat itxiko dute tropela eta azken txirrindularia pasa arte. Denak batera etorri edo taldeka datozenaren arabera luzatuko da beraz, errepide mozketaren iraupena.

Errepidearen segurtasunaz eta bidegurutzeak zaintzeaz Udaltzainak, Ertzainak eta boluntarioak arduratuko dira. Tropela Udanara iritsi baino ordubete lehenago hasiko da zaintza lan hori. 

Espainiako Vuelta Oñatira iristen denerako, 15:30ean, elkarretaratzea deitu dute Portalekuan, "euskal preso guztiak etxean izango dituen euskal errepublika askea" eta "nazio bat gara" aldarrikatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak