Vueltako tropela birritan pasako da Elgetatik, martitzenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urr. 18a, 09:35
Txirrindulari profesionalak, iaz, Karabietan.

Arraten ikusleak egotea debekatu izanak Elgetan eragina izan dezakeela uste dute udal ordezkariek. Antolatzaileei zein ikusleei jende pilaketak saihesteko neurriak hartzeko eskatu diete.

Martitzenean abiatuko da Espainiako Vuelta, Irun-Arrate etaparekin. Eusko Jaurlaritzako eta Vueltako ordezkariek erabaki dute Arraten publikorik ez egotea. Eibarrera iritsi aurretik, ordea, lasterketa birritan igaroko da Elgetatik.

16:10 aldera izango da tropela Karabietan Eibarrerako bidean, eta 16:50 bueltan pasako da berriz ere herrigunetik, Uberatik Eibarrerako bidean. "Zer gertatuko den neurtzea zaila da, baina halako lasterketa garrantzitsuak pasa direnean, Asentziotik, Karabietatik-eta, jendea egon da. Kontuan hartuta Arrate aurreko azken bi portuak Elgeta direla, uste dut erakargarria izan daitekeela jarraitzaileendako. Nekeza ikusten dut jendea etorri, eta denak errepide bazterrean egotea distantziak eta beste errespetatuz. Lasterketak ikusteko toki onenak A eta B izaten dira, eta eskatuko nieke bai lasterketako antolatzaileei bai ikusleei neurriak hartzeko halako pilaketarik ez gertatzeko", adierazi du Iraitz Lazkano alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak