Beste bi positibo atzeman dituzte Bergarako Mizpirualde egoitzan

Uxue Igarza Loiola 2020ko irailaren 28a

Azken bi positibo hauekin, dagoeneko, hamalau dira Mizpirualden COVID-19a duten egoiliarrak. Guztira, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan 48 kasu daude.

Gipuzkoako lau egoitzatan daude kasu positiboak: Hernaniko Santa Maria Magdalenan (15), Errenteriako Jesusen Bihotzan (12), Donostiako Alai-Etxen (7) eta Bergarako Mizpirualden (14). Horietatik hamaika ospitaleratuta daude, eta 26 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan artatuak izaten ari dira.

Bestetik, lehen positiboa eman zenetik (abuztuaren 11), 30 adinekok gainditu dute gaixotasuna, eta 24 hil egin dira.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak