Egubakoitzean hamasei kasu hauteman zituzten probek: Bergaran (5), Eskoriatzan (5), Arrasaten (4) eta Aretxabaletan. Zapatuan, berriz, hamaika: Arrasaten (3), Oñatin (3), Aretxabaletan (2), Bergaran (2) eta Elgetan (1). Bukatzeko, atzo egindako probek hamar kasu baieztatu zituzten: Aretxabaletan (4), Arrasaten (4) eta Bergaran (2).
Hortaz, azken datu horiek jasota, honako hauek dira kasu berrien, metatuen eta 1000 biztanleko dauden kopuruen taula eta mapa:
HERRIA | ASTEBURUKO KASUAK | POSITIBO METATUAK | POSITIBOAK 1.000 BIZTANLEKO |
Arrasate | +11 | 530 | 24,03 |
Bergara | +9 | 232 | 15,46 |
Aretxabaleta | +8 | 136 | 19,16 |
Eskoriatza | +5 | 45 | 11,07 |
Oñati | +3 | 159 | 14,00 |
Elgeta | +1 | 15 | 13,17 |
Aramaio | 0 | 10 | 6,64 |
Antzuola | 0 | 18 | 8,18 |
Leintz-Gatzaga | 0 | 1 | 4,00 |
GUZTIRA | 37 | 1.146 | 17,72 |
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Hego Euskal Herrian, 612 positibo berri
Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Nafarroako Gobernuaren arabera, atzo egindako 9.115 PCR probek 612 kasu baieztatu zituzten: 258 Nafarroan, 176 Bizkaian, 90 Gipuzkoan, 74 Araban eta 14 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Azken zenbatekoa asteburuan erregistratutakoen artean txikiena da; izan ere, egubakoitzean 750 kasu atzeman ziren eta zapatuan 842.
Ospitaleei dagokienez, 328 lagun daude ingresatuta EAEko erietxeetan –horietatik 55 ZIUn–, eta atzo 24 izan ziren ospitaleratutakoak. Nafarroan, berriz, 4 izan dira azken orduetan ingresatutakoak eta hiru lagun zendu dira.
Bestetik, Hezkuntzako Sailak azaldu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan, 233 ikasgela daude itxita, 162 ikastetxetan. Nafarroan bestetik, 33 ikasgela daude konfinatuta eta guztira, 670 dira bakartutako ikasleak.