842 positibo berri hauteman dituzte atzo Hego Euskal Herrian egindako probek

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 27a, 14:08

Guztira, 13.012 PCR proba egin ziren atzoko egunez Hego Euskal Herrian, eta horietatik 842k emaitza positiboa eman dute: 363 kasu baieztatu dira Nafarroan, 276 Bizkaian, 113 Gipuzkoan, 88 Araban eta bi izan dira beste lurralde batzuetan erroldatutakoen artean hautemandakoak.

Gaur jakinarazi dituzten emaitzen araberan, aurreko egunean baino 97 kasu gehiago atzeman dira. Halere, Gipuzkoan eta Araban gutxiago izan dira hautemandakoak: bi gutxiago Gipuzkoan eta Araban,  zazpi.

Ospitaleetan, berriz, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du ez dela aldaketarik egon baina hiru lagun zendu dira. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, bestetik, azken orduetan 20 ospitaleratze erregistratu direla azaldu du, eta 50 direla ZIUn daudenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak