Atzoko datuekin alderatuta, Osasun Sailak gaur eman dituenak kezkagarriagoak dira debagoiendarrentzat; 19 positibo gehiago hauteman baitira. Sarreran adierazi bezala, bost herritan atzeman dira kasu berriak, eta datu metatuak kontuan hartuta, dagoeneko 453 arrasatear, 168 bergarar, 141 oñatiar, 115 aretxabaletar eta 10 aramaioar kutsatu dira.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
Hego Euskal Herrian, 760 kasu berri
Hego Euskal Herriko datuei dagokienez, atzo 12.615 PCR egin ziren eta 760 izan ziren hautemandako positiboak: 301 Nafarroan, 237 Bizkaian, 166 Gipuzkoan, 46 Araban eta 10 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Bestetik, 65 izan ziren ospitaleratutakoak, eta egun, 460 pertsona daude erietxeetan; horietatik 68 ZIUn. Bukatzeko, atzo EAEn erregistratutako R0 datua 0,86koa izan zen.
Heriotzei dagokienez, atzo 83 urteko emakume bat hil zen Nafarroan, eta Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, 46 lagun zendu dira azken astean EAEn. Dena den, ez dute zehaztasun gehiago eman oraindik.