64 positibo baieztatu dira bailaran, asteburuan; horietatik 42, Arrasaten

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 14a, 13:29

Egubakoitzean egindako probek 29 kasu hauteman zituzten Debagoienean, zapatukoek 19 eta atzo egindakoek 16. Elgeta eta Leintz-Gatzaga salbu, beste herri guztietan hauteman dira kasu berriak asteburuan; baina azpimarratzekoa da Arrasateko zenbatekoa.

Gorakada nabarmena izan da azken egunotan Debagoienean. Guztira, 64 kasu berri atzeman dituzte PCR probek: 42 Arrasaten, 10 Oñatin, 7 Bergaran, 2 Antzuolan eta bana Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Aramaion.

Arrasateko tabernari batek emandako positiboa dela-eta gertuko kontaktuen artean atzemandako kasu berriak 18 inguru izan dira. Egoera honen aurrean "ez erlaxatzeko" eta neurriak "zorrotz" betetzen jarraitzeko deia egin nahi izan du Arrasateko udalak.

HERRIA ASTEBURUKO KASUAK POSITIBO METATUAK POSITIBOAK 1000 BIZTANLEKO
Arrasate +42 441 19,46
Oñati +10 136 11,67
Bergara +7 164 10,85
Antzuola +2 15 6,80
Aramaio +1 7 4,64
Aretxabaleta +1 112 15,47
Eskoriatza +1 38 8,82
Elgeta 0 14 12,29
Leintz-Gatzaga 0 0 0
GUZTIRA 64 927 -

Bergaran, ikasgela batzuk konfinatuta

DBH 1eko gela bat eta DBH 2ko bi konfinatu dituzte Bergarako Ipintza institutuan irakasle batek positibo eman duelako. Hiru gelok aste honetan zehar egongo dira konfinatuta eta irakasleek telematikoki egingo dute lan ikasle horiekin. Bestetik, Bergarako Mariaren Lagundian ere Lehen Hezkuntzako gela bat ez da eskolara joan, asteburuan ikasle baten senide batek positibo eman duelako. 

Hego Euskal Herrian, 2.345 kasu berri

Egubakoitzean egindako PCR probek 977 kasu berri hauteman zituzten Hego Euskal Herrian: 308 Nafarroan, 355 Bizkaian, 184 Gipuzkoan, 120 Araban eta 10 beste lurralde batzuetan erroldatutakoen artean. Zapatukoek berriz, 795: 281 Nafarroan, 257 Bizkaian, 161 Gipuzkoan, 82 Araban eta 13 beste lurralde batzuetan erroldatutakoen artean. Bukatzeko, atzo egindako probetan, Nafarroan 283 hauteman zituzten, 134 Bizkaian, 117 Gipuzkoan, 31 Araban eta 8 bestelako lurraldeetan.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, 119 lagun ospitaleratu dituzte asteburuan zehar, Euskal Autonomia Erkidegoan. Une hauetan 269 dira erietxeetan daudenak –horietatik 5 Debagoieneko ospitalean– eta 63 daude ZIUn. Bestetik, aipatzekoa da hiru egunetan oinarrizko birsorkuntza datuak ez duela 1a gainditu. Nafarroan bestalde, hiru lagun zendu dira asteburuan; bi, atzo.

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak