Bost positibo berri atzeman dira bailaran: bina Arrasaten eta Aretxabaletan eta bat Bergaran

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 4a, 13:44

Dagoeneko 798 dira Debagoienean COVID-19ak kutsatutako herritarrak, eta 5 izan dira atzo egindako PCR proben bidez baieztatutako kasuak: bina Aretxabaletan eta Arrasaten eta bat Bergaran.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 9.841 PCR proba egin zituzten atzo Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 705 kasu hauteman zituzten: lurraldeka banatuta, 112 Araban, 357 Bizkaian eta 217 Gipuzkoan. Bestetik, 9 izan dira EAEtik kanpo erroldatutakoek emandako positiboak.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, azken egunetako joera ez da aldatu. Atzo 47 lagun ingresatu zituzten EAEn, eta dagoeneko 253 dira erietxeetan dauden gaixoak. Halere, oinarrizko birsorkuntza datua 10,93koa da, eta antza, pandemia ez da hedatzen ari.

Nafarroako datuak, eguneratzeke

Nafarroako Osasun Sailak emandako datuak jaso ahala eguneratuko da albistea

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak