Aldundiak 75.000 euro bideratuko ditu Debagoienera, ekonomia suspertzeko

Uxue Igarza Loiola 2020ko abu. 27a, 13:48

Gipuzkoako sare sozioekonomikoa suspertzeko programaren baitan diru laguntzak emango dituela jakinarazi du Aldundiak, eskualdeka banatuta. Hala, aurrekontuak guztira dituen 825.000 eurotik 75.000 bideratuko dira bailarara.

Eskualde bakoitzean abiatuko den proiektuak bere berezitasun sozioekonomikoak kontuan izango dituela adierazi du Aldundiak, eta Debagoienaren kasuan, krisiaren aurkako eta lehiakortasunari lotutako hainbat jarduera egingo direla. Hala, tokiko garapenerako eskualde-agentziak –tokiko erakundeak, mankomunitateak eta eskualdean garapen agentziarik ez duten Gipuzkoako udalak– izango dira onuradunak, eta "suspertzea" bultzatzen duten prozesuak eta dinamikak lehenetsi beharko dituzte.

Aldundiak azaldu duenez, programarekin "eskualde mailako estrategiak, gaitasunak eta dinamikak bultzatzea" da helburua, eremu sozioekonomikoa berraktibatzeko: "Jarduera ekonomikoa, enplegua, gaitasun lehiakorra eta eskualdeen kohesio soziala mantentzea eta indartzea, inoiz baino premiazkoagoa den erronka da, pandemiak eragindako krisiaren aurrean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak