Bost kutsatu berri azken 24 orduetan

Maider Arregi 2020ko abu. 12a, 12:40

Osakidetzaren datu epidemiologikoek egunero gogorarazten dute COVID-19a gure artean dagoela. Azken 24 orduetan bailarako hiru herritan atzeman dira kasu positibo berriak: hiru Arrasaten eta bana Bergaran eta Elgetan; guztira bost kasu berri. Atzo, abuztuak 11, 7.320 PCR proba egin ziren eta 363 positibo detektatu ziren EAEn. Osakidetzak jakinarazi du azken astean 5 pertsona hil direla.

Gora egin dute kasuek azken 24 orduetan. Lurraldeen arabera hauek positiboak: 72 Araban, 229 Bizkaian, 53 Gipuzkoan eta 9 EAEtik kanpo bizi diren pertsonak. Ospitaleen egoerari dagokionez,  beste 21 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta  8 pertsona ZIUn daude. Bestalde, abuztuaren 3tik 9ra bitartean metatutako datuen arabera, 5 pertsona hil dira. EAEko birsorkuntza tasa 1,30ean dago.

Alemaniaren ohartarazpena

Hego Euskal Herrira ez bidaiatzeko aholkua egin du Alemaniak. Hala, EAEn nahiz Nafarroan dauden alemaniarrek, koronabirus proba egin beharko dute itzultzerakoan.

Nafarroan 142 kutsatu berri

Azken 24 orduetan goraldia Nafarroako positiboen datuetan eta 142 kasu atzeman dute. Santos Indurain kontseilariak "datu txarrak direla eta kontuz ibiltzeko" ohartarazi du. Talde txikietan ibiltzeko aholkatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak