Bigarren positiboa Donostiako zahar etxe batean; bailarakoek positiborik gabe jarraitzen dute

Maider Arregi 2020ko abu. 12a, 18:18

Aretxabaketako GSR zaharren egoitza

Gipuzkoako zaharren egoitzen egoerari dagokionez, asteon bigarren kasu bat atzeman du Osakidetzak Donostian. Debagoieneko egoitzetan ez da kasurik detektatu.

Azken 24 orduetan egoiliar batek COVID-19an positibo eman du Donostiako San Ignacio zentroan –Hermano Garate zentroarekin batera egoitza-gune bera osatzen du–, eta, beraz, azken kasu honekin aste honetan bi pertsonari diagnostikatu diote gaitza gune horretan.

Ondorioz, bi egoiliar horiek dira lurraldeko zaharren arretarako egoitza sarean indarrean dauden COVID-19 kasuak. Sintomak azaleratu ostean baieztatu dute positibo eman berri duen pertsonaren diagnosia eta, momentuz, egoitzako instalazioetan bakartuta dago.

Atzo, abuztuak 11, Hermano Garaten konfirmatutako kasuak, berriz, Eibarko Ospitalean jarraitzen du, COVID-19a jasaten duten egoitzetako egoiliarren arretarako gune berezian. Hermano Garate - San Ignacio egoitza-gunean dagoeneko paseatzera irteteko aukera mugatuta zuten eta bertan kokatutako eguneko zentroak itxita dirau. Hasiera batean, gune osoko egoiliar eta langileei egindako prebentziozko baheketan negatibo eman zuen bigarren kasu honek; ondoren sintomak garatu zituen, ordea. Orain, PCR testak egingo zaizkie berriro azken kasu positibo honen sektore berean bizi diren egoiliarrei, zein bertako langileei.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak