Bergaran eta Aretxabaletan kasu bana azken 24 orduetan

Maider Arregi 2020ko abuztuaren 11

Debagoienean bi kasu positibo berri atzeman dira azken 24 orduetan: Aretxabaletan eta Bergaran kasu bana. Atzo, abuztuak 10, guztira, 5.274 PCR proba egin ziren eta 265 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera, 35 kasu positibo Araban, 180 Bizkaian, 44 Gipuzkoan eta 6 EAEtik kanpo bizi diren pertsonengan atzeman ziren. Ospitaleen egoerari dagokionez, 17 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta jada 110 pertsona daude ospitaleratuta eta 6 pertsona ZIUn daude. Abuztuaren 1ean 8 paziente soilik zeuden ospitaleratuta. EAEko birsorkuntza tasa 1,35ekoa da.

Nafarroan positibo gutxiago

Azken 24 orduetan Nafarroan pixka bat behera egin du positiboen datuak eta 59  positibo atzeman dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak