Eman dituzte jakitera uztaileko langabezia datuak eta Debagoienean, ekainean baino 74 langabe gehiago zenbatu dituzte. Hala, langabezia tasa %10,29tik %10,54ra igo da eta guztira, bailaran 3.282 dira lanik gabe dauden herritarrak. Zehazki 0,25 puntu egin du gora langabeziak Debagoienean.
Bailarako herri gehienetan gora egin du langabezia tasak; Antzuolan eta Leintz-Gatzagan, ordea, mantendu egin dira. Aramaion, berriz, zertxobait behera egin du eta langile bat gutxiago dago langabezian.
Uztaileko datuak herriz herri
- Antzuola: 68 langabe (%6,12ko langabezia tasa)
- Aretxabaleta: 302 langabe (%8,79ko langabezia tasa)
- Arrasate: 1,458 langabe (%13,97ko langabezia tasa)
- Bergara: 687 langabe (%9,51ko langabezia tasa)
- Elgeta: 58 langabe (%10,05ko langabezia tasa)
- Eskoriatza: 209 langabe (%10,29ko langabezia tasa)
- Leintz Gatzaga: 7 langabe (%5,07ko langabezia tasa)
- Oñati: 474 langabe (%8,72ko langabezia tasa)
- Aramaio: 19 langabe (%2,51ko langabezia tasa)
Hego Euskal Herriko datuak
EAEko hiru lurraldeetan jaitsi egin da langabezia uztailean. Gipuzkoan % 0,19 (-75 langabe); % 1,03 Bizkaian (-834 pertsona); eta Araban, jaitsiera % 0,74koa izan da (-179 pertsona). Hala, 24.164 langabe daude Araban, 80.133 Bizkaian eta 39.063 Gipuzkoan. Guztira, 143.300 langabe pasatxo daude.
Nafarroari dagokionez, lan-bulego publikoetan 416 langabe gutxiago zenbatu dituzte uztailean, hau da, % 1,03 gutxiago aurreko hilabetearekin alderatuta, eta guztira 40.048 langabe daude. Guztira, Hego Euskal Herrian 1.504 langabe gutxiago daude uztaileko datuen arabera.