Gipuzkoako baso jabeek 1,5 milioi zuhaitz birlandatu dituzte azken kanpainan

Maialen Regueiro 2020ko abu. 3a, 15:28

Gipuzkoako baso jabeek, abandonuari eta deforestazioari aurre egiten jarraitzeko asmoz, 1,5 milioi zuhaitz birlandatu dituzte azken kanpainan. Izan ere, Gipuzkoako basoek urtero irensten dituzten 900.000 tona CO2 daude jokoan eta birlandaketak egitea behar-beharrezkoa litzateke ondarea mantentzeko.

Intsinis pinua

Pinu mota honen azalerak murrizketa jasan du baso pandemiaren eraginez: 2016an 39.000 hektarea zituen eta 2019an berriz, 28.000. Gipuzkoan zuhaitzen %90a dira intsinis pinua eta Gipuzkoako Baso Elkartearen kalkuluen arabera, baso jabeak 100 milioi eurotik gorako diru kalteak jasaten ari dira gaitz honen ondorioz. Arazo horri gainera, egurraren merkatuaren ahulezia eta COVID-19 pandemia gehitu behar zaizkio.

Basogintzaren garrantzia

Pandemia garaian, gobernuak basogintza funtsezko jardueratzat jo du, egurrez egiten diren hainbat produktu kontuan izan ondoren. Jarduera hau gainera, giltzarri izango da klima aldaketaren aurkako borrokan, ekonomia zirkularreko estrategiak eskatzen duen deskarbonizazio eta berrerabilpenean aurrera egiteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak