Abian da 16. Udako Argazkien Lehiaketa!

Goiena 2020ko uzt. 17a, 08:00

Non igaroko dituzu udako oporrak? Zoazen lekura zoazela, etxetik gertu zein urrun, aurten ere zure berri izan gura dugu Goienaren Udako Argazkien Lehiaketan! 

Sariak hiru kategoriatan banatuko dira: Protagonistak, Euskal Herrian eta Nazioartean

Bidali zure argazkiak Goienara eta sari hauetako bat irabazteko aukera izango duzu:

  • Protagonistak: Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, Samsung Galaxy A20e smartphonea.
  • Euskal Herrian: Gure Ametsa jatetxean bi pertsonarentzako afaria edo bazkaria. 
  • Nazioartean: Arrasate Bidaiak-i esker, Zumaiako Zelai Talasoterapian bi pertsonarentzako zirkuitu termala eta Zelai menua.

Gainera, publikoaren saria ere izango dugu, Bergarako Ereindajan-en eskutik: bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra.

Argazkiak posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) edo Whatsapp/Telegram bidez (688 69 00 07) bidal ditzakezu; uztailaren 17tik irailaren 21era arte –biak barne–. Animatu eta parte hartu!

Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da oinarriak irakurri eta onartzea.

Erlazionatuak

Oinarriak 2020

Goiena 2020 uzt 16 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak