Gipuzkoan aktibo dagoen bigarren infekzio-fokua den aztertzen dihardu Osasun saila. Hala, gaur jakitera eman diren Iruneko hiru positiboak eta Errenteriako bat, Arrasateko agerraldiaren lotuta egon daitezkeela uste du Osakidetzak. Une honetan, Gipuzkoan, bereziki bi infekzio-foku aztertzen ari dira: Oriokoa eta Arrasatekoa.
Azken datuak
Atzo 3.133 PCR proba egin ziren eta 470 test azkar, eta, guztira, 15 positibo hauteman zituzten PCR probek eta 34 serologikoek. Negatibizatutako kasuak berriz, 28 izan ziren.
Ospitaleetan, 10 alta eman zituzten eta pertsona bakarra izan zen ospitaleratua. Bestetik, ZIUn daudenak 6 izaten jarraitzen dute.
Heriotzei dagokienez, bi lagun zendu ziren atzo. Guztira, EAEn, gaixotasuna izan dutenen %7,7 hil da.
Oinarrizko Birsorkuntza datuari erreparatuta, nabarmen egin du gora: 0,93koa da, eta atzo 0,75eko datua erregistratu zen
Nafarroan, 5 kasu
Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 5 kasu baieztatu dira PCR bidez, baina ez da heriotzarik ezta ospitaleratzerik ere erregistratu.