Bi positibo berri hauteman dituzte Arrasaten

Uxue Igarza Loiola 2020ko eka. 30a, 13:16

Hiru positibo hauteman dituzte Gipuzkoan –horietatik bi, Arrasaten– eta bana Bizkaian eta Araban. Bestetik, heriotza bat erregistratu zen atzo COVID-19a dela-eta.

Bi kasu berri atzeman dituzte Arrasaten PCR proben bidez. Hala, guztira 250 positibo erregistratu dira Arrasaten pandemia hasi zenetik, eta 452 Debagoienean.

Datu orokorragoei erreparatuta, atzo, 2.600 PCR proba egin zituzten EAEn, eta test azkarrak berriz 448 izan ziren. Orotara, 5 kasu baieztatu zituzten PCR bidez eta serologia bidez, 29. Bestetik, negatibizatutako kasuak 25 izan ziren.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, 4 alta eman zituzten eta ez zen ospitaleratzerik egon. Bestalde, pertsona bat zendu zen, eta dagoeneko 2.141 pertsona hil dira pandemia hasi zenetik Hego Euskal Herrian.

Bukatzeko, oinarrizko birsorkuntza tasa 0,75ekoa da, eta horrek erakusten duenez, pandemia ez da hedatu azken orduetan.

Nafarroa, kasu berririk ez

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzoko PCR probek ez zuten kasu berririk atzeman, eta ez zen heriotzarik ere erregistratu.

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak