Jaurlaritzak enpresentzako eta norbanakoentzako laguntza-programak aurkeztu ditu

Uxue Igarza Loiola 2020ko eka. 24a, 09:53

Gobernu Kontseiluak, asteartean, zenbait laguntza-programa onetsi zituen, Talka Planaren barruan COVID-19aren ondoriozko ekonomia- eta enplegu-krisiaren "inpaktuari erantzuteko".

Gizarte-ekonomiako enpresei laguntzeko 3,2 milioi euroko gastua egiteko baimena eman dute, betiere, hurrengo helburuak izanez gero: kooperatiba berrien ekintzailetza, lurralde-sustapen planifikatua, zailtasunak jasaten ari diren enpresak finkatzea edota aholkularitza tekniko berezia eskaintzea, krisi ekonomikoa gainditzeko.

Oro har, programa "sendotu" duela azaldu du Jaurlaritzak egoerara egokitzeko: "Dagoeneko Gobernuaren laguntzak jasotzen dituzten eta krisi honen eraginpean dauden gizarte-ekonomiako enpresek kapital dirulaguntzak jasoko dituzte, finantza-egitura sendotzeko".

Bestetik, Josu Erkorekak adierazi duenez, beste 3,2 milioi onetsi ditu euskal enpresetan langileen "eskumenak eta kualifikazioak" hobetzeko: "Enpresek enpresaren proiektuarekin lotura duten prestakuntza-ekintza estrategikoak abian jartzeko, prestakuntza-programen epea luzatzea erabaki dugu". 250 prestakuntza-programa inguru abian jartzea espero du Jaurlaritzak.

Etxebizitzari lotuta, 66 milioi euro erabiliko dituztela azaldu dute, 4 programa abiatzeko: Gaztelagun Programa –gazteentzako laguntzak bideratzeko–, Errentamendu Babesturako Laguntza Programa, Kredituak Ordaintzeko Laguntza Programa –alokairu babestuko etxebizitzak eta etxebizitza hutsaren irisgarritasuna hobetzeko– eta egoitza-eraikinen eta etxebizitzen birgaitzea sustatzeko programa. 

Ikus-entzunezko eta kirol lehiaketetarako laguntza

Jaurlaritzak aurreratu duenez, 2,2 milioi euro onetsi ditu ikus-entzunezko ekoizpena sustatzeko; 24 proiektu bultzatuko dituzte. Bestetik, milioi erdi bideratuko ditu kirol-talde, elkarte edo bestelako erakundeek goi-mailako lehiaketetan parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak