3.336.915 euroko aurrekontua dauka MIRAGED proiektuak, eta 2020an hasi eta 2022ra artean garatuko da. Ikerlanek gidatutako du, baina elkarlanean arituko da Ceitek, CTC, Ideko eta Idonialekin ere. Azaldu dutenez, CERVERA programaren baitako proiektua da, eta CDTIk finantzatuko du.
Proiektuaren helburuari dagokionez, 4.0 industriari lotutako prozesuak eta produktuak hobetzea bilatu nahi dute ikertzaileek, eta horretarako biki digitalak garatu nahi dituzte: “Proiektuaren helburua da fabrikazio makina eta prozesuen portaera modelizatzeko, simulatzeko eta iragartzeko sistemetan aplikatzeko diren eredu birtualen eta biki digitalen garapenean inplikatuta dauden ikerketa taldeen trebakuntza hobetzea”.
Biki digitala sistema baten erreplika birtuala da, eta benetako sistema baten neurtzeko zailak eta garestiak diren parametroei buruzko informazioa aztertzea ahalbidetzen duela azaldu dute adituek: “Arazoak gertatu aurretik detektatu daitezke. Oso metodologia lagungarria da mantentze lanak planifikatzeko, ustekabeko geldialdiak gertatzea eta efizienteagoak diren beste funtzionamendu agertoki batzuk eraikitzea ekiditen duelako eta fabrikazio plan berria garatzea edo etorkizuneko aurreikuspenak egitea beharrezkoak ez direlako”.
Proiektu garrantzitsua Ikerlanentzako
Ikerlaneko kideek azaldu dutenez, MIRAGED proiektuak zentro teknologiko parte hartzaileek teknologia estrategikoetan dituzten “ahalmenak indartzea” sustatu nahi du; hala, elkarlanaren bitartez, industriako 4.0 inguruneak dituen erronkei erantzunez. Iker Urresti proiektuko arduradunetako batek adierazi duenez, lan horrek Ikerlan erreferente garrantzitsu bihurtuko du: “Zentro parte hartzaileek biki digitaletan aurretik duten esperientziari eta proiektu honek emango digun espezializazio maila handiagoari esker, erreferente bihurtuko gara gai honetan, estatuan, eta espero dugu Europan ere gure posizionamendua hobetzea.” Gainera, industriaren eremuko enpresei “teknologia transferitzeko ahalmena” azpimarratu du eta hori areagotu egingo dela uste du Urrestik.