Autonomi erkidegotako gobernuen esku egongo da "normaltasun berrirako" bidea eta haiek erabakiko dutela noiz dauden horretarako gertu zehaztu du Salvador Illa ministroak. Probintzien arteko mugimendurako arazorik ez dagoela gaineratu du, baina erkidego arteko mugimendua "normaltasun berrian" ezarriko dela adierazi du: "Deseskalatze fasean gaudela oraindik gogoratu behar da eta hau ere fase konplikatua da aurrekoak legez".
Alarma egoeraren azken luzapena onartu du gaur, Ministroen Kontseiluak, beste bi asterako.