Parketxeak zabalik izango dira gaurtik eta ekainerako egitarau zabala gertatu dute

Mirari Altube Arrese 2020ko eka. 3a, 07:49

Gipuzkoako parketxeek gaur zabalduko dituztela ateak adierazi dute, bi hilabete eta erdi itxita izan ondoren osasun larrialdia dela eta. Jardueraz betetako egitaraua gertatu dute ekainerako lau natura-parkeetako bost parketxeetan, horien artean, Arantzazun, eta ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, jarriko dituzte abian.

Astebururako antolatutako jarduerak

Arantzazuko parketxeak hainbat ekintza antolatu ditu asteburu honetarako. Ekainaren 6an, zapatuan, Mikel Olanok hegazti sarraskijaleen inguruko hitzaldia eskainiko du, 11:30etatik aurrera. Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko basozaina izateaz gainera, POCTEFA Ecogyp
proiektuko parte hartzailea da. Jarduera honetan parte hartu nahi duenak, hiru euro ordaindu beharko du eta aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Horretarako hainbat bide daude: 943 78 28 94  eta 699 335 183 telefono zenbakietara deituta, arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera mezu bat bidalita edo www.gipuzkoanatura.eus atariaren bitartez.

Ekainaren 7an, domekan, Arantzazu inguruko paisaiak gozatzeko ibilaldi gidatua burutuko da ibilbide irisgarrian zehar. Irteera 11:30ean izango da eta parte hartzen dutenek Aizkorri-Aratz natura-parkea eta haren ezaugarriak ulertzeko aukera izango dute, Arantzazu auzoa ezagutzearekin batera. Ibilbide hau gurpildun aulkientzat egokitua dago, beraz familia guztiek hartu dezakete parte. Talde txikitan banatuko dira, segurtasun tarteak errespetatuz eta maskara jantziz (norberak etxetik ekarritakoa izango da). Kasu honetan, parte hartu nahi duten helduek lau euro ordaindu beharko dute eta haurrek bi euro. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Horretarako hainbat bide daude: 943 78 28 94  eta 699 335 183 telefono zenbakietara deituta, arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera mezu bat bidalita edo www.gipuzkoanatura.eus atariaren bitartez. 

Ekaineko gainontzeko ekintzak

  • Ekainak 14, domeka: Pagomotzak, kultur eta natur ondare
  • Ekainak 20, zapatua: Arantzazuko altxorren bila
  • Ekainak 27, zapatua: Basoa, lasaitasun iturri

Argibide gehiago gura izanez gero edo beste parketxe batzuetako egitarauak ezagutu hona hemen helbidea: gipuzkoanatura.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak