Koronabirusak kutsatuta hildako pertsonak oroitzeko elkarretaratzeak edo minutu bateko isiluneak egin dira gaur. Azken orduko deialdia izan bada ere –eta herritar askok berririk izan ez duten arren– ospitalean dozenaka langile elkartu dira.
Espainiako Gobernuak hamar eguneko dolua ezarri du, eta Eusko Jaurlaritzak ere bat egin du egitasmoarekin; ondorioz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erakundeetako eraikinetan banderak jaitsita egongo dira hamar egunetan.