Koronabirusarengatik hildakoak oroitzeko minutu bateko isiluneak egin dira hainbat udaletxetan

Uxue Igarza Loiola 2020ko mai. 27a, 12:53
Eskoriatzako udaletxe aurrean egin duten elkarretaratzea.

12:00etan, minutu bateko isiluneak egin dira EAEko udaletxe batzuetan, tartean, Arrasaten eta Eskoriatzan. EUDEL Udalen Elkarteak proposatu duen ekitaldia izan da.

Eskoriatzako udaletxearen atarira alkatea eta zinegotzia atera dira, zendutako pertsonak oroitzeko. Azken orduko deialdia izan dela azaldu dute, eta herritar gehienek ez dutela elkarretaratzearen berri izan. Halere, halako ekintzek pandemiak kolpatutako pertsonei elkartasuna helarazteko balio dutela uste du Jose Ramon Zubizarreta alkateak.

Bestetik, Espainiako Gobernuak hamar eguneko dolua ezarri du COVID-19aren biktimen omenez, eta isiluneak ere deitu ditu erakunde publiko eta pribatuetan. Deialdiarekin bat egin du Eusko Jaurlaritzak, eta ondorioz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erakundeetako eraikinetan banderak jaitsita egongo dira hamar egunetan.

Batzar nagusietan ere isilunea

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mahaiko kideek, taldeetako bozemaileek eta hainbat batzarkidek ere minutu bateko isilunea egin dute gaur, Xabier Ezeizabarrena lehendakaria buru dela. Bestetik, elkarretaratzean izan dira erakundean lan egiten duen hainbat langile ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak