"Kolektibo ahulenen ongizatea, osasuna eta integritatea izango dira lehentasuna nagusia. Horretarako, birusari aurre egiteko neurriak plan batean jaso baziren, modu estrategiko eta planifikatuan, halaxe egin dugu orain ere, pandemiak utzitako errealitate berrira egokitu asmoz. Plangintza koordinatu, ordenatu eta koherente bat osatu dugu horretarako, prebentzioa oinarri hartuta", azaldu du Olanok. Asmoa da erreferentzia izango dira zerbitzuak jasotzeko eskubide unibertsala bermatzea, batetik, eta osasun publikoaren babesa lortzea, bestetik.
Gaineratu dute, adineko pertsonentzako egoitzak "lehentasunezko gai" izaten jarraituko dutela; prebentzio eta garbiketa neurri bereziek indarrean eutsiko diote eta, gainera, garrantzitsua izango da aurretiazko atzematea eta kasuen jarraipen zorrotza.
Bost fase
Faseka banatutako plan honek aurreikusten du nola berrezarriko diren egoitzetara egin daitezkeen bisitak, beti ere distantzia eta prebentzio neurriak errespetatuz. Planak bost fase edukiko ditu (ikus beheko taula).
0 fasea maiatzaren 10ean amaitu zen; 1. fasea maiatzaren 24an bukatzea espero dute; bigarren fasea ekainaren 7ra arte luzatuko da; 3. fasea ekainaren 21era arte; eta 4. fasea uztailaren 4an hasiko litzateke.
Zerbitzua | 0 fasea | 1. fasea | 2. fasea | 3. fasea | 4. fasea |
Bisitak adineko pertsonentzako egoitzetan | Bisita humanitarioak | Medikuaren aginduz | Ikusizko kontaktuak kanpotik | Senitarteko bat egoiliar batekiko | Bi senitarteko egoiliar batekiko |
Bizikidetzako eta taldeko jardueraren hasiera adineko pertsonentzako egoitzetan | Autonomo eta mendeko arinak | √ | |||
Bisitak mendekotasuna duten pertsonentzako egoitzetan | √ | ||||
Adineko pertsonentzako eguneko zentroen irekiera | √ | ||||
Desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako eguneko zentroen irekiera | √ | ||||
Paseo mugatuak desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroetan | √ | ||||
Paseo mugatuak mendekotasuna duten pertsonentzako laguntzadun etxebizitzetan | √ | ||||
Mendekotasun eta desgaitasun balorazioak | ez-presentziala | etxebizitzan | presentziala | ||
Gizarte bazterketaren balorazioak | √ | ||||
Sarrerak eta irteerak gizarte inklusioko baliabideetan | urgenteak | √ | |||
Gizarte inklusioko eguneko zentroak eta okupazionalak | presentzial indibidualizatua | taldeko jarduerak | arreta normalizatua | ||
Arreta presentziala indarkeria matxistaren emakume biktimei | √ | ||||
Egoitza-zentroak indarkeria matxistaren biktimentzat | sarrera eta irteera urgenteak | √ | arreta normalizatua | ||
Bisitak adingabeen egoitza-baliabideetan | espazio irekietan | √ |
Aldaketak ere bai
Gizarte Politikako foru diputatu Maite Peñak esan du esku artean duten planak, faseek aurrera egin ahala, zenbait aldaketa izango dituela."Egoera bakoitzak eskatzen duenera moldatzeko gaitasuna izango dugu. Neurri prebentiboak giltzarri izaten jarraituko dute gaixotasunaren kontrolerako. Besteak beste, higienea, distantzia eta babes neurriak, zentroen sektorizazioa, desinfekzioak, tenperatura hartzea, PCR eta testak egite, sarreren eta irteeren kontrola", esan du.
Gaineratu du Gurutze Gorriaren Donostiako zentroan zeuden azken pertsonek medikuaren alta jaso dutela.
Babes materiala
Gipuzkoako Foru Aldundiak babes materiala banatzen jarraituko duela azpimarratu du Markel Olanok. Beharraren arabera izango da, eta laugarren faseraino. Orduan utziko dio banaketari, "egoera nabarmen hobetu delakoan". Bien bitartean, egoitza-zentroek behar den prebentziozko materiala eduki beharko dute.