Goiaz! 2020 Debagoieneko Lanbide Heziketaren azokaren 12. edizioa martxoan ziren egitekoak, baina COVID-19aren eraginez, bertan behera utzi behar izan zuten. Orain, online saioak antolatu dituzte, eta ikasleei, gurasoei eta lanbide heziketa ikasteko asmotan dabilen edonori bideratu dizkiete.
Hona hemen ikastetxe bakoitzak ate irekiak egingo dituen egunak:
IKASTETXEA | ATEAK ZABALIK (eguna eta ordua) |
Mariaren Lagundia (Bergara) | Maiatzak 19, 17:30 |
Aretxabaleta Lanbide Eskola (Aretxabaleta) | Maiatzak 20 (zikloaren araberako ordutegia) |
Arizmendi ikastola (Arrasate) | Maiatzak 20, 18:00 Maiatzak 21, 18:00 (zikloaren arabera) |
Miguel Altuna Lanbide Heziketa (Bergara) | Maiatzak 21, 12:00 Maiatzak 21, 18:00 |
Oñati Gestio Heziketa (Oñati) | Maiatzak 21, 18:00 Ekainak 4, 18:00 |
Zuazola-Larraña BHI (Oñati) | Maiatzak 25, 18:00 |
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (Arrasate) | MaiatzaK 25, 26 eta 27 (zikloaren arabera) |
Lanbide Heziketako zazpi ikastetxe daude Debagoienean, 24 ziklo ezberdin ikas daitezke eta 1.360 ikasletik gora dabiltza. Eskaintza
guztiaren gaineko informazioa Debagoieneko Mankomunitateko webgunean dute.
Aurrematrikulazioa ekainean
Ekainaren 1etik 19ra bitartean izango da aurrematrikulazio garaia. Lanbide Heziketa ikasteko asmoa dutenei aurrematrikula egitearen garrantzia azpimarratu nahi diete, onartuak izateko aukera gehiago izango dituztelako aurrematrikula eginda izanez gero.
Debagoieneko Mankomunitatetik eta ikastetxeetatik Lanbide Heziketaren gaineko eskaintza ezagutzera animatu dituzte ikasleak. Eta hiru ezaugarri nabarmendu gura izan dituzte: enpresarekin harreman estua –praktikak ezinbestekoak– bi urtean lanerako gertatuz ikasleak eta hainbat ziklotan laneratzea %100 izanik; ikasketa dualak, enpresa batean lan eginez ikasteko aukera; eta bide guztiek zabalik jarraitzen dutela: erdi-mailako zikloetatik goi-mailakoetara pasatzeko zein unibertsitatera joateko.