Gaur arte 5.000 biztanletik beherako herrietan Espainiako Gobernuak hartutako erabakia, 10.000 biztanletik beherako herrietara zabaltzea ere erabaki dute. Horrela, astean zehar erabakia konfirmatu ostean, 10.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan ez da ordutegi murrizketarik egongo, kalera ateratzeko orduan. Erabakia gaur jakinarazi die Pedro Sanchezek autonomia erkidegoetako presidenteei.
"10.000 biztanle baino gutxiagoko herriak, orokorrean, herri eta hiri handiagoak baino kalte gutxiago izan dute, eta herri gehienak egoera onean daude. Hala ere, herriren batean gaitzaren beste agerraldiren bat ematen bada kontrolatu beharko dugu. Oraingoz, neurria egokia da", azaldu du Espainiako Osasun Larrialdien Koordinazio Zentroko zuzendari Fernando Simonek.