PCR probek ez dute positibo berririk hauteman Gipuzkoan

Maialen Santos 2020ko mai. 16a, 13:54

Eusko Jaurlaritzak atzo gauerdira arte bildutako datuen arabera, azken hogeita lau orduetan beste lau pertsona hil dira EAEn koronabirusak jota. Bestalde, PCR probek ez dute positibo berririk baieztatu Gipuzkoan; bai, ordea, Araban eta Bizkaian.

Nekane Murga Osasun sailburuak gaurko agerraldian azaldu du azken orduetan beste 4 pertsona hil direla koronabirusaren ondorioz. Egindako probei dagokienez, 7.963 egin zituzten atzo –4.637 PCR eta 3.326 test azkar–. Egin ziren PCR probek 16 positibo egiaztatu zituzten; horietatik bat Araban eta 13 Bizkaian –Gipuzkoan bat ere ez–. Gainontzeko bi positiboak EAEn atzeman ziren, baina kutsatutako pertsonak beste autonomia-erkidegoko batzuetan bizi dira.

Koronabirusaren krisia hasi zenetik 1.459 pertsona hil dira guztira EAEn, eta 50 pertsonek jarraitzen dute ZIUetan ingresatuta.

Mugikortasuna, "erantzukizunez"

Osasun sailburuak adierazi duenez, pandemiaren bilakaera epidemikoa "hobea" da eta, beraz, euskal herritarrek lurraldean zehar mugikortasuna berreskuratu ahal izango dute astelehenetik aurrera. Sailburuak berretsi du pandemia ez dela "amaitu", eta "norbanakoaren erantzukizuna" eskatu du, egindako ahalegina gal ez dadin.

Zerra hortzak gorabehera, bilakaera "argia" dela esan du Murgak, eta arrazoi horregatik jo du Jaurlaritzak egokitzat egoitza finkatuta dagoen lurralde historikoaren barruan herritarren mugikortasun "arduratsua" eta "progresiboa" berreskuratzea. Lurralde historiko desberdinetako udalerri mugakideen kasuan, mugikortasunak irekita jarraituko du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak