Nerabeen egoera
Oinherrik egindako hausnarketan, nerabeek bizi duten egoera azaldu dute, horietako asko oraindik ezin izan baitira kalera irten. Gainera, nerabe askok pantaila aurrean denbora asko igarotzen ari direla eta horrek, haserretzea, motibazio falta edota antsietatea sortzen diela ohartarazi dute.
"Normaltasun berria"
Bi aste igaro ostean, haurrak "subjektu aktibo" direla ikasi ez dugula adierazi du Oinherrik eta guztiok itzulerarekin pentsatzen ari garela azpimarratu du. Itzuleraren harira, Oinherrik uste du, "gauza asko birpentsatzeko abagune ederra" izan daitekeela eta adibide batzuk jarri ditu: nolako eskolara itzuli nahi den eta itzulera nola egingo den, hirigintza mailako hausnarketa sakona, zaintza hezitzailea erdigunean nola kolokatu edota naturarekiko harreman jasangarriago bat nola eraiki. Hala ere, erakundea, "birpentsatzeko prozesua komunitate bezala berramestu beharra" dagoelakoan dago. Are gehiago, etorkizuna ez du "normaltasun berri" bat izaterik nahi, etorkizuna berramesteko eta erabakitzeko protagonista izatea baizik eta horregatik, erakundeak lanean jarraitzeko unea dela azpimarratu du.