Hala, aste honetan udalei sorta berri bat banatuko die osorik, udalerrietan "ahalik eta lasterren" banatu ahal izateko, "haien lehentasunen arabera".
Gorka Urtaran EUDELeko presidenteak azaldu du maskara hauek "gehien behar direnean" iritsiko dira udalerrietara. "Normaltasunera apurka itzultzean, beharrezkoa da maskarak erabiltzea garraioan, lantokietan, merkatuetako eta komertzio- eta ostalaritza-establezimenduetako sarbideetan eta abar".
Populazioaren arabera banatuko dituzte. Arabako udalek 43.750 maskara jasoko dituzte; Bizkaikoek, 145.000 eta Gipuzkoakoek, 107.000.