Bi positibo gehiago bailaran: bana Arrasaten eta Bergaran

Mireia Bikuña 2020ko mai. 3a, 13:20

Maiatzaren 3ko kutsatuen grafikoa.

Egubakoitzeko gorakadaren ostean, bi kutsatu bakarrik atzeman ziren atzo Debagoienean. Atzokoekin 228 positibo daude Arrasaten eta 48 Bergaran. Hori horrela, bailara, 391 dira kutsatukoak. Bailarako gainerako herrietako kopuruak bere horretan mantentzen dira. Bestalde, COVID-19 gaitzarekin kutsatutako hamar pertsona hil dira azken orduetan.

Gaur publikatu diren datuen arabera, Hego Euskal Herrian 94 kutsatu berri atzeman dira azken orduetan. Guztira, COVID-19 gaitzarekin kutsatu direnak 22.624 pertsona izan dira. Horietatik 14.435 errekuperatu egin dira. Eta horietatik 349 azken orduetan jaso dute senda-agiria. Pandemia hasi zenetik 1.791 herritar hil dira.

Made with Flourish

>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.

Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendari Andoni Arzelaik atzo aurreratu zuen Osakidetza jarduera asistentzialera itzultzen hasiko dela, pixkanaka. Hori posible da EAEko ospitale sarean geroz eta positibo gutxiago daudelako ingresatuta. Guztira, 614 dira: Arabako ospitaletan 136, Bizkaikoetan 358 eta Gipuzkoakoetan 120. Debagoieneko Ospitalean ez dago positiborik ingresatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak