Zaharren egoitzetan ez da COVID-19 kasu berrik atzeman

Maider Arregi 2020ko mai. 3a, 14:46

Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi du, azken bi egunetan, Gipuzkoako zaharren egoitzetan pertsona bat hil dela eta 32k gainditu dutela gaixotasuna. Laugarren egunez jarraian, ordea, ez da COVID-19 kasu positibo berririk atzeman.

Gipuzkoako egoitza sarea 65 zentroz eta 5.425 plazaz osatuta dago eta laugarren egunez jarraian, ez da COVID-19 kasu positibo berririk atzeman. Azken orduan, ordea, Donostiako La Paz egoitzako egoiliar bat hi da.  32k, aldiz, mediku alta jaso duten ondorengo egoitzatan: Donostiako Berra zentroan (28), Zumarragako Argixaon (2), Zarauzko Santa Anan (1) eta Beasaingo Arangoitin (1). Azken egoitza horretan, Arangoitin, Covid-19az libre geratu da.

Beraz, 14 izatera igaro dira COVID-19 kasu positiboak dituzten egoitzak Gipuzkoan. Guztira, gaur arte, 271 adineko pertsonek gainditu dute gaixotasuna, birusak eragindako guztien %49,5ak; 162 zendu dira eta 115 daude positibo emanda. Egun, 24 lagun daude ingresatuta Donostiako Gurutze Gorriaren zentroan eta 25 ospitalean.

Eider Mendozak gogorarazi du, nahiz eta adinekoen egoitzetako azken egunetako egoera "nabarmen" hobetu den, "oso garrantzitsua da prebentzio eta segurtasun neurri guztiak zorrotz betetzen jarraitzea", eta zentzu horretan, egunez egun, egoitzetako talde profesionalak, zein osasun langileak eta familiak ere egiten ari diren lana eskertu nahi izan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak