Debagoieneko Ospitaleko kirurgia zerbitzua %100eko jardunean, hurrengo astetik aurrera

Mireia Bikuña 2020ko mai. 2a, 19:25

Debagoieneko Ospitalearen sarrera.

Ospitaletako jarduerak berreskuratzen hasiko direla esan du prentsaurrean Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendari Andoni Arzelaik: ebakuntza gelak zabaltzen hasiko dira, aurrez-aurreko kontsulta kopurua handitu egingo da, bakunen egutegia berreskuratuko dute, eta minbiziak detektatzeko programak ere bai.

Debagoieneko Ospitalean positiborik ez duen pertsonarik ingresatuta ez dagoenetik, normaltasunerako bidean hasi dira lanean. Besteak beste, erditzeak eta pediatria zerbitzua berreskuratu zituzten. Aste honetan jada jarduera kirurgikoa %60 izan da, eta hurrengo astean ohiko jarduerara itzuliko dira Arrasateko ospitalean. Era berean esan du Txagorritxun lau ebakuntza-gela zabalduko direla,  atzera ezin daitezkeen jarduketez gain, lehentasuna duten ebakuntzak egin ahal izateko.

Pandemiaren hobekuntza aintzat hartuta, Osakidetzak jarduera asistentzialera itzultzen hasiko da, arlo ezberdinetan.

  • Ospitaleetako kanpo-kontsultak: atzeratutako kontsultak hartuko dira eta, horien urgentzia aztertu ondoren, aurrez aurreko edo telefono bidezko kontsulta egin behar den ikusiko da. Lehendabizi, atzeratutako lehentasunezko kasuak aztertuko dira eta, ondoren, arruntak. Aurrez aurreko edozein kontsultaren aurretik telefono dei bat egingo da COVID pazienteak atzemateko.
  • Proba diagnostiko osagarriak: Benetan beharrezkoak diren probak lehenetsiko dira eta kontsultekin multzokatuko dira prozesua erabakigarriagoa izateko.
  • Programazio kirurgikoa: Ebakuntza kirurgiko baten edo prozedura inbaditzaile baten zain dauden pertsonei, euren tratamenduaz arduratzen den mediku taldeak, telefono bidez, euren osasun-egoera baloratuko du, urgentzia eta kalkulatutako epeak zehazteko.

Lehen mailako arreta

Epidemiaren detekzio goiztiarrean eta kontrolean funtsezkoa izango da lehen mailako arreta. Orain arte moduan  telefono bidezko arreta lehenesten jarraituko dute, eta osasun-zentroetan, pixkanaka, aurrez aurreko arreta berriro ezartzen hasiko dira. Ahal duten neurrian jende pilaketak saihestuko dituzte.

Neurri bereziak hartuko dituzte analitikak egiterako orduan. Osasun zentroetan ordutegia handi eta gela gehiago ipiniko dituzte, ahal den heinean, segurtasun neurriak betetzeko.

Azkenik, aurreratu dute, maiatzaren bigarren hamabostaldian hasiko direla berriro minbiziaren diagnostiko goiztiarren programekin. Hain zuzen eren, bularreko,  ondestetako, koloneko eta zerbixeko minbiziak detektatzeko.

Era berean, umeen bakunen egutegia berreskuratu dute maiatzaren bigarren hamabostaldian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak