Osasun sailburu Nekane Murgak egindako agerraldian esan datuek erakusten dutela pandemiaren beheranzko joera. "Azken hilabete hauetan Osasun Sailak eta Osakidetzak erabaki zailak hartu dituzte, hala nola programatutako jardueraren zati bat bertan behera uztea, COVID pazienteak gainerakoetatik bereiztea, COVID pazienteentzako eremu espezifikoak antolatzea… Beharrezko neurriak izan dira pandemia geldiarazten laguntzeko", esan du.
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
EAEko ospitaleen egoera ere egunetik egunera hobetzen doala esan du sailburuak. Dena den, bakarrik hiru ospitale dira positiborik ez dutenak: Debagoieneko Ospitaleak, Zaldibar Ospitaleak eta La Asuncion Ospitaleak, hain justu ere. Une honetan 595 pertsona daude ingresatuta, eta azken orduetan 88k jaso dute senda-agiria.