"Normaltasun berrirako" bidean: zer eta noiz

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko apirilaren 29a

Herritarrak denda kanpoan ilara egiten, segurtasun neurriak hartuz.

Espainiako presidente Pedro Sanchezek atzo iragarritako konfinamendua arintzeko planak lau fase bereizten ditu eta probintziaka egingo da. Prestaketa edo 0. fasea maiatzaren 4an hasiko da, eta ostean, markatzaileak gainditu ahala, probintziak fasez aldatzen joango dira.

Markatzaile horiek probintzia bakoitzaren osasun gaitasuna, egoera epidemiologikoa, mugikortasun datuak eta datu sozioekonomikoak aztertuko dituzte. Data zehatzik eman ez badute ere, fase bakoitzak gutxienez bi asteko iraupena izango duela eta ekainaren 30erako amaituta izatea espero dutela iragarri dute. Ostean "normaltasun berria" delakoa jarriko da martxan, eta gutxi gorabeherako kronograma moduan aurkeztu duten dokumentuan zehazten denez, irailaren 15era iraun dezake; ikastetxeen irekierarekin bat eginez.

Trantsiziorako lau fase zehaztu dituzte

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak