Hala ere, larunbatean, Sanchezek zehaztu gabe utzi zituen hainbat gako, eta horietako batzuk argitu zituen atzo Salvador Illa ministroak, esaterako, adineko pertsonen auzia. Illaren esanetan, adineko pertsonak ere irten ahal izango dira kalera, neurria indarrean jartzen bada. Horretarako, ordea, pandemiak beheranzko joera mantendu behar du eta azken egunetako tendentzia jarraituz, egoerak onera egin behar du.