Maiatzaren 2tik aurrera kirola egitera ateratzeko aukera zabalik utzi du Pedro Sanchezek

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko api. 25a, 20:53

Korrika egiten

Espainiako presidenteak esan du kutsatuen kopurua beherantz joaten bada, herritarrak kirola egitera eta paseatzera atera ahal izango direla maiatzaren 2tik aurrera.

Iluntzean esan du hori Pedro Sanchezek. "Egoera hobetzen bada" eta "kutsatu kopurua jaisten bada", maiatzaren 2tik aurrera kirola egitera eta paseatzera atera ahal izango direla herritarrak, "bakarka zein etxean bizikide dituen senideekin". Alarma egoera maiatzaren 9ra arte dago luzatuta.

Espainiako presidenteak gaineratu du konfinamendutik poliki-poliki ateratzeko proiektua aurkeztuko duela datorren martitzenean, apirilaren 28an, Ministroen Kontseiluan onartu eta gero. Esan du "zuhurtzia handian" eta "adituen esanetan" oinarritutakoa izango dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak