Hona hemen haurrendako irizpideak:
- 14 urtez azpikoak atera daitezke.
- Irteera ordutegia: 09:00etatik 21:00etara bitartean.
- Egunean behin bakarrik, eta gehienez, ordubete.
- Kilometro bateko eremuan ibili ahal izango dira.
- Heldu batek lagunduta atera ahal izango dira.
- Heldu bakoitzak gehienez hiru haur eraman ahal izango ditu.
- Pilota bat, patinetea, bizikleta eta beste jostailu batzuk eraman ahal izango dituzte.
- Debekatuta dago parkera joatea edo jostailuak partekatzea.
- Ariketa fisikoa egitea baimenduta egongo da.
- Landa eremuan, landara irten edo basotik paseatzera joan ahal izango dira.
- Segurtasun distantzia mantendu beharko dute, 2 metrokoa.
- 14 eta 18 bitarteko gazteak "premiazko erosketak" egitera irten ahal izango dira, helduak lez.
Konfiantza gurasoengan
Nekane Murga Osasun sailburuak adierazi du gaur eguerdian egindako agerraldian konfiantza duela gurasoengan, eta badakiela erantzukizunez jokatuko dutela: "Umeek jardueraren bat egin beharra dutela badakigu, baina arduratsu jokatu behar da". Gaineratu du, umeak euren artean elkartzeak, senideei bisitak egitea eta denbora luzez etxetik kanpo egoteak "arriskuak" dakartzala.