Espainiako Gobernua irizpideen arabera, egunean behin irten ahal izango dira kalera haurrak, kilometro baten bueltan eta ordubetez, 09:00etatik 21:00etara aritu ahal izango dira. Betiere, heldu batek lagunduta. Gainera, etxetik jolasak eraman ahal izango dituzte kalera. Hala ere, ezin izango dituzte jolas-parkeak erabili. Bestalde, sukarra edo sintomarik duten haurrak, ezingo direla kalera irten.
Gaindegiak prestatu duen mapa interaktiboari esker, familiek noraino irten ahal diren jakin dezakete. Erabiltzaileak lehenik bere herria bilatu behar du bilatzailean, eta ostean, etxebizitzaren gainean klikatuta, kilometro bateko eremua markatzen du mapak.